Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4003

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1096/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1096/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Construcciones Dario Laguna, S.L.

Abokatua: Amaia Carral Duran.

Prokuradorea: Ricardo Bravo Blazquez.

Demandatua: Maria Amaya Echevarria Arroniz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Ricardo Bravo Blázquez-ek Construcciones Dario Laguna, S.L. sozietatearen izenean eta ordez jarri duen demanda, eta, horrenbestez, María Amaya Echebarria Arroniz kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 2332 euro gehi horren legezko interesak 2016ko azaroaren 30etik gaur egunera arte; eta ondoriozko diru-kopuruak zorra osorik ordaindu arte sortutako legezko interesak, bi puntu gehituta. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Amaya Echevarria Arroniz demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala