Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4001

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2017ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. apartatuan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduak (EHAA, 2017ko ekainaren 8koa) 2017ko udarako eta 2017-2018 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2017ko udako irakastorduz kanpora eskainiko diren klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

ARABA/ÁLAVA:

Aixkiria AEK euskaltegia.

Amurrioko AEK euskaltegia.

Arana AEK euskaltegia.

Aratz-Pinto euskaltegia.

Gasteiz-Adur euskaltegia.

Laudioko AEK euskaltegia.

Laudioko udal euskaltegia.

Lautadako AEK euskaltegia.

Udaberria euskaltegia.

Zadorra Gasteizko AEK euskaltegia.

Zaldiaran euskaltegia.

BIZKAIA:

Arrigorriagako udal euskaltegia.

Aurten Bai Fundazioa.

Barakaldoko euskara udal erakundea.

Basauriko udal euskaltegia.

Bilbo Zaharra euskaltegia.

Bizkaiko AEK.

Enkarterriko udal euskaltegia.

Ermuko udal euskaltegia.

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea.

Galdakaoko udal euskaltegia.

Getxoko udal euskaltegia.

J. A. Agirre euskaltegia.

Juan Mateo Zabala euskaltegia.

Mikelats euskaltegia (Orixe E. SAL.).

Portugaleteko udal euskaltegia.

Sestaoko udal euskaltegia.

Txorierriko udal euskaltegia.

Ulibarri euskaltegia.

GIPUZKOA:

Amara Berri AEK euskaltegia.

Antigua AEK euskaltegia.

Bergarako udal euskaltegia.

Eibarko AEK euskaltegia.

Eibarko Udala-Udal euskaltegia.

Elgoibarko AEK euskaltegia.

Erdu AEK euskaltegia.

Gernika XXI, S.L.

Goiztiri AEK euskaltegia.

Hernaniko AEK euskaltegia.

Hitzez euskaltegia, S.L.

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea S. Koop.

Intxixu AEK.

Irrintzi AEK euskaltegia.

Irungo AEK euskaltegia.

Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia.

Maizpide, S. Coop.

Mikelats AEK euskaltegia.

Oroitzene AEK.

Urrats euskaltegia Kooperatiba elkartea.

Txirrita AEK euskaltegia.

Xenpelar AEK euskaltegia.

Zarauzko AEK euskaltegia.

Bigarrena.– Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2017ko udako irakastorduz kanpora eskainiko diren klase-emankizunetarako ez onartzea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka interesdunak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntzako sailburuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik izango du jakinarazpen-eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala