Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3995

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 2koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko diru-laguntzen 2017. urteko deialdia argitaratzeko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko diru-laguntzen 2017. urteko deialdia. Zehazki, 2017ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 143. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

–. 2017/3824 (15/7) orrialdean, 7.2. artikuluaren b) atalean, hau esaten duen lekuan:

«b) Azken 10 urteetan, lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlaritzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta/edo 2013ko orientazio-deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa, hala badagokio.»

Hau esan behar du:

«b) Azken 10 urteetan, lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlaritzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta/edo 2013ko orientazio-deialdien esparruan, edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2014ko eta/edo 2015eko enplegu-zentroen zerbitzuen deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa, hala badagokio.»

–. 2017/3824 (15/12) orrialdean, 15.2 artikuluan, hau esaten duen lekuan:

«2.– Deialdiaren 3.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erakunde onuradunek talde-ekintzak eskaintzeko duten betebeharrari dagokionez, betebehar hori guztiz bete gabetzat joko da gutxienez talde-ekintzen % 90 egiten ez bada, salbu eta Lanbideren Lanbideratzeko Zerbitzuak berariazko baimenik eman ez badu.

Aldiz, erakunde onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako eta aurreikusitako talde-ekintzen % 90 edo gehiago egiten badute, betebehar horren betetze-maila erabateko betetzetik modu esanguratsuan gertu dagoela joko da, eta, hortaz, talde-ekintzak egiteko jasotako diru-laguntza modu proportzionalean itzuli beharko da.»

Hau esan behar du:

«2.– Onuradun erakundeek talde-ekintzak egiteko betebeharrari dagokionez (deialdiko 3.4. artikuluan jasotakoa), ez-betetze osotzat hartuko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako eta aurreikusitako talde-ekintzen % 90 gutxienez ez garatzea, Lanbideko Laneratzeko Zerbitzuak horretarako berariazko baimena eman ezik. Ez-betetze horrek ekintzak egiteagatik zegokion diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du. Orduko 28 euro izango dira eta hori biderkatuko da aipatu artikuluan urte osorako ezarritako guztirako orduekin.

Onuradunak 3.4 artikuluan aurreikusitako talde-ekintzak egiteko betebeharra bete duela ulertuko da ekintzen gutxienez % 90 egiten dituenean.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala