144. zk., 2017ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
VINTEBI, S. COOP
3862
IRAGARKIA, Vintebi S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin dela argitara ematen duena.
2017ko maiatzaren 25ean, 19:00etan, ohiko batzar nagusia egin zen –balio osoz eratua Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 34.2 artikuluaren arabera– Vintebi S.Coop. Kooperatibaren egoitza sozialean (Coitibiko Biltokia, Maria Diaz de Haro, 10 bis, Bilbo), deialdia behar bezala eginda. Bertan, aipatu legearen 36.2 artikuluan ezarritako gehiengoek honako erabakiak hartu zituzten:
ERABAKIAK
«Vintebi S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hauek izendatzea kooperatibako likidatzaile: Alberto Piñeiro Herrero, Raúl Fernández Gil, M.ª Aranzazu Gonzalez Zabala, Sergio Alonso Sarmiento, Asier López de Vallejo Juaristi, Raúl Mayo Vega eta Miguel Robledo Sainz».
«Onarpena ematea 2017ko maiatzaren 25ean itxitako Likidazio Balantzeari».
«Sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».
Batzarrak akta onartu zuen bileraren amaieran, eta kargua utzi duten lehendakariak eta idazkariak eta batzarrak izendatutako bi bazkideek izenpetu zuten.
Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.
Bilbao, 2017ko uztailaren 18a.
Likidatzailea,
ALBERTO PIÑEIRO HERRERO.
Likidatzailea,
RAÚL FERNÁNDEZ GIL.
Likidatzailea,
M.ª ARANZAZU GONZÁLEZ ZABALA.
Likidatzailea,
SERGIO ALONSO SARMIENTO.
Likidatzailea,
RAÚL MAYO VEGA.
Likidatzailea,
MIGUEL ROBLEDO SAINZ.