Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2017ko uztailaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3854

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 837/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu den behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 837/2015 prozeduran epaia eman da, 2016ko abenduaren 29an; Julio Cesar Cabrera Rodriguez interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkezterako egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Julio Cesar Cabrera Rodriguez demandatuarentzako behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan eman eta izenpetzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), 2017ko ekainaren 26an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala