Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2017ko uztailaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3851

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioko esparru-estrategien finantzaketa-lerroko laguntzen 2017ko deialdia ebazten duena.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2017ko deialdia (2017ko apirilaren 25eko EHAA, 78. zk.).

Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zein deialdi-ebazpenaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak, laguntza-eskabideei dagokienez, egin dituelarik balorazioa eta azterketa teknikoa; eta 2017ko uztailaren 13an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie; betiere, eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialditik kanpo uztea III. eranskinean jasotzen diren erakundeen eskabideak, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala