Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2017ko uztailaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3839

EDIKTUA, zeinaren bidez argitara ematen baita 510/2016 apelazio-errekurtsoan emandako epai irmoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren 1.6 oinarria deuseztatzen duena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente eta Lehenengo Agente kategorietan eta Inspekzio Eskalako ofizialorde eta ofizial kategorietan lanpostuak merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko deialdia onartu eta argitara eman zen.

Honako hau jakinarazten da: 510/2016 apelazio-errekurtsoan, sala honek epaia eman du 2017ko maiatzaren 5ean (errekurtso hori Vitoria-Gasteizko Administraziarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak 238/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2016-03-11n, emandako epairen aurka aurkeztu zen). Epai hori irmoa da, eta haren epaitzan epaitegi horren epaia deuseztatzen da eta honako erabaki hauek hartzen:

«Baiesten dugu Segurtasuneko sailburuaren 2015eko maiatzaren 26ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, ezesten da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente eta Lehenengo Agente kategorietan eta Inspekzio Eskalako ofizialorde eta ofizial kategorietan lanpostuak merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko deialdia onartu eta argitara eman zen. Zehazki, ebazpen horretako 1.6 oinarria deuseztatzen dugu, baiesten baitugu abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuko hirugarren xedapen iragankorraren hirugarren paragrafoan bildutako zeharkako aurkaratzea, eta erregelamenduko 24.4 artikulua deuseza deklaratzen dugu».

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2017ko uztailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala