142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
GLOW JUNIOR SOCIEDAD COOPERATIVA
3810
IRAGARKIA, Glow Junior, S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.
2017ko uzatialren 6an, 17:00etan, Glow Junior, S. Coop. sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen enpresaren egoitzan (Ibarra Zelaia kalea 2, Oñati). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta besteak beste, honako erabakiak hartu zituzten aho batez:
ERABAKIAK
«Glow Junior, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Jon Ander Musatadi Larrucea, Garikoitz Gastaminza Graña eta Iñigo Agesta Latasa, sozietatearen estatutuetako 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».
«Glow Junior, S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea». (Likidatzear)
«Sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Batzar horretan egon ziren bazkide guztiek onartu zuten batzarraren akta, eta likidatzaileek izenpetu zuten batzarra amaitzean. Likidatzaileek eta izenpetzeko izendatutako bazkideek egun horretako 19:00etan izenpetu zuten akta hori.
Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Oñati, 2017ko uztailaren 6a.
Likidatzaileak,
JON ANDER MUSATADI.
GARIKOITZ GASTAMINZA.
IÑIGO AGESTA.