Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3809

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.

Honen bidez, erantsitako zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek.

Aipatutako ebazpenak banan-banan jakinarazteko ahalegina egin arren, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Emandako ebazpenak aurkara daitezke, doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuta, jakinarazpen hau egin eta hamar eguneko epean, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke zein dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala