142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 3 orri.)
- EPUB (293 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3804
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 7a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.