142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3803
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2017ko ekainaren 13ko Erabakia. Erabaki horren bitartez, 1.000 euroko hertsapen-isuna jartzen zaio Explosivos Alaveses SAri (helbidea: Ollabarre kalea, z.g, 01230 PK, Iruña Oka), petrolio-produktuen instalazioa zerbitzuz kanpo jarri izana egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko obligazioa ez betetzeagatik.
Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Espedientea: MCCL-11-2016.
Inputatutako titularra: Explosivos Alaveses SA.
IFK: A01001411.
Helbidea: Ollabarre, z.g, Iruña Oka.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 61. artikuluan aurrez ikusitako kautela dela bide, iragarkiaren eraginpeko administrazio-egintza ez da osorik argitaratuko.
Aipatutako egintzaren testua Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Halaber, inputatuak 15 eguneko epea du iragarki hau argitaratzen denetik, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, aurreko paragrafoan adierazitako helbidean.
Horren berri ematen da 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan eta horiekin bat datozen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen artikuluetan aurrez ikusitako ondorioetarako.
Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 6a.
Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.