Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3802

IRAGARKIA, Bilbon, Txurdinagan, 301 banaketa-arean, 0314 poligonoan, 003 etxadian, 002 lurzatian, gutxi gorabehera zuzkidurazko 100 bizitoki eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta obra burutzeko proiektua idazteko eta obraren zuzendaritza fakultatiboa egiteko zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 32A/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 32A/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilbon, Txurdinagan, 301 banaketa-arean, 0314 poligonoan, 003 etxadian, 002 lurzatian, gutxi gora behera zuzkidurazko 100 bizitoki eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta obra burutzeko proiektua idaztea eta obraren zuzendaritza fakultatiboa egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: enpresaren egoitza eta Txurdinagan, Bilbon (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta laurogeita hamabost mila eta zazpiehun (495.700) euro, eta horri ehun eta lau mila eta laurogeita hamazazpi (104.097) euro dagozkio BEZagatik, beraz, guztira, bostehun eta laurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi (599.797) euro da.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko maiatzaren 17a.

b) Esleipenduna: Oneka Arquitectura, S.L.P.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hamasei mila zazpiehun eta bi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (316.702,73), gehi hirurogeita sei mila bostehun eta zazpi euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (66.507,57), BEZarenak; beraz, guztira, hirurehun eta laurogeita hiru mila berrehun eta hamar euro eta hogeita hamar zentimo (383.210,30).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2017ko ekainaren 12a.

b) Kontratista: Oneka Arquitectura, S.L.P.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala