Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3800

EDIKTUA, 1084/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1084/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gil Santano Estivaliz.

Abokatua: Mikel Acedo Porta.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Demandatuak: Rui Alexandre Pires, S.A.ren jaraunspen jasogabea edo jaraunsleak.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-30ean. Hona hemen epaitza:

202/2017 EPAIA

Epailea: Ana Hernandez Garcia.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Gil Santano Estivaliz.

Abokatua: Mikel Acedo Porta.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Alderdi demandatua: Rui Alexandre Pires, S.A.ren jaraunspen jasogabea edo jaraunsleak.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: eskubide errealak.

EPAITZA

Baiesten dut Lascaray prokuradoreak Estibaliz Gil Santano andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Rui Alexandre Pires, S.A.ren jaraunspen jasogabearen aurkakoa, gauza komun bat zatitzeko ekintzari buruzkoa. Ondorioz, desegintzat deklaratzen dut etxebizitza honen gainean dagoen jabekidetasun-araubidea: Vitoria-Gasteizko Uribeguela kaleko 18. zenbakiko, 4. solairuan eskuinetara dagoen etxebizitza, Vitoria-Gasteizko 4. zenbakiko jabetza-erregistroan inskribatua (3A 288888 zk. finka, katastro-erreferentzia: 59-1673-358-1-4-12). Higiezina enkante publiko bidez saltzea erabakitzen da, eta auzilariez gain, kanpoko lizitatzaileak ere onartzen dira enkantean parte hartzeko. Higiezin hori salduta lortzen den zenbatekoa banatu egingo da, dauden jabekidetasun-kuoten proportzioan. Kuota horiek honako hauek dira: ehuneko berrogeita hamar auzi-jartzailearen alde, eta gainerako ehuneko berrogeita hamarra demandatuaren alde, Rui Alexandre Pires, S.A. erregistro-titularraren heriotza egiaztatuta; hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 04 1084 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rui Alexandre Pires, S.A.ren jaraunspen jasogabea demandatuaren egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala