Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3798

897/2017 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzen da.

Ikusirik Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitarioaren zuzendari gerentearen idatzia, aipatutako Erakundeari atxikitako Kontratazio Mahaiko kideen izendapena aldatzea proposatzen duena eta, ondorioz, kontratazio-mahai berri bat sortzea proposatzen duena.

Kontuan hartuz 2011ko abenduaren 19an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1937/2011 Ebazpenaren bidez Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zela (EHAA, 40. zenbakia, 2012ko otsailaren 24koa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/97 Dekretuaren 20.4) artikuluarekin bat eginez, kontratazio organoari kontratuen esleipenean laguntzeko xedearekin, non eta bat datorren aldi berean Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluan jasotakoekin.

Horiek horrela, bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBATZI DU:

Lehena.– Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuaren kontratazio-mahaiaren osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak indarrik gabe uztea, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea. Honako hauek osatuko dute:

Presidentea:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa:

Zuzendari medikoa.

Pertsonaleko zuzendaria.

Erizaintzako zuzendaria.

1.– mahaikidea:

Titularra: Rakel Miñón González de Langarica.

Ordezkoa: Eva Alarcón Duque.

2.– mahaikidea:

Titularra: Ane Miren Arrazola Hernández.

Ordezkoa: Miguel Ángel Calleja Cepeda.

Idazkaria:

Titularra: Miren Karmele Narraspe Rojo.

Ordezkoa:

Juana Fernandez Refoyo.

M.ª Teresa Jiménez Sáez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, maiatzaren 8ko 917/2009 Errege Dekretuaren 21.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Horren bidez Sektore Publikoko Kontratuen Legea partez garatzen da, Mahai Iraunkor bat delako eta kontratuen aniztasun baterako eginkizunak esleitzen zaizkiolako.

Hirugarrena.– Mahaiko kideei eta kide izateari utzi diotenei ebazpen honen berri ematea.

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatzen den moduan, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017 ekainaren 30a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

M.ª JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala