Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3794

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 8ko Aginduaren testuan (2017ko uztailaren 18ko EHAA, 136. zk.). Agindu horren bidez, Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala eguneratzen da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenaren 2017/136 (5/3) orrialdean, eta 2017/3628 (3/1) orrialdean,

honela dio:

«AGINDUA, 2017ko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala.»

baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2017ko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailearen osaera nominala.»

2017/3628 (3/2) orrialdean,

honela dio:

«Maria José Almaraz Ruiz Eguilar»

baina honela esan behar du:

«Maria José Almaraz Ruiz de Eguilaz andrea.»


Azterketa dokumentala