Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3792

AGINDUA, 2017ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) «La Milagrosa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) «La Milagrosa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatzeko, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatu honi bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48000903.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «La Milagrosa»

Titularra: Compañía Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul Karitate Alaben lagundia.

Helbidea: Miranda kalea 4.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2016-2017ko ikasturte-amaieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala