140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3752
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren agindu hau jakinarazteko dena: lan-ibilbidearen garapena dela eta, Ertzaintzaren funtzionario eta erretiratuek aurkeztutako Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioak ez onartzeko Agindua.
Ezinezkoa izan da agindu hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42 eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizitokiari dagokion hartan (betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan), bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, helbide honetan: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.