140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3723
1632/2017 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Fernando Menéndez Blázquez jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Aparatu Digestiboko atalburu mediko, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 27ko 264/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Aparatu Digestiboko atalburu mediko lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Fernando Menéndez Blázquez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Aparatu Digestiboko atalburu mediko.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fernando Menéndez Blázquez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Aparatu Digestiboko atalburu mediko izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2017ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari, eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2017ko ekainaren 29a.
Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARIA MAIZ OLAZABALAGA.