Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3678

IRAGARKIA, Euskotreneko segurtasun eta zaintza zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Segurtasun eta zaintza zerbitzua Euskotreneko instalazio guztietan, segurtasun-sistemen mantentze-lanak barnean direla.

b) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

c) Burutzeko epea: bi urte, urtebeteko beste bi luzapen egiteko aukerarekin.

d) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazio ondorioetarako urteko gehieneko zenbatekoa (BEZa kanpo), hau da:

a) 1. lotea: 1.850.000 euro.

b) 2. lotea: 1.250.000 euro.

Kontratuen balio zenbatetsia guztira, luzapen posibleak eta gehieneko handitzeak barnean direla, 13.640.000 eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskaerak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskatzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 16a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 15a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 - Bilbo.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2017ko uztailaren 6a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala