Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3677

IRAGARKIA, Visesaren sustapenetarako saldu ondoko arreta zerbitzuak kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (lizitazio elektronikorako prestatutako espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Bezeroaren Arretarako Saila.

c) Espedientearen zenbakia: 042/2017/C17/SALDU ONDOKOA.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Visesaren etxebizitza-sustapenetako saldu ondoko arreta zerbitzuak.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 36 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute gainditu adierazi den zenbateko osoa:

Aurrekontu mota: 1.722.000 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.788.400 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa edo www.visesa.eus webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko uztailak 31.

7.– Kontratisten berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste betekizun batzuk: gaitasun tekniko eta profesionalaren gutxieneko betekizunak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa administrazio-klausulen pleguan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (75).

2) Visesaren esku jarritako beste baliabide tekniko batzuetan hobetzea (15).

3) Taldeko osaerari buruzko gainprestazioak (10).

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuak 7. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, edo hor bertan aurki daitekeen berariazko edukira zuzenean iritsita, honako webgune honen bidez: www.contratacion.euskadi.eus

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, proposamen ekonomikoak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

d) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko abuztuak 18.

e) Ordua: 08:30.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia noiz bidali den «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera»: 2017ko ekainak 27.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala