Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETXOKO UDALA
3676

IRAGARKIA, jendaurreko informazioko izapidea hasteari buruzkoa: 24.2-«Iturribarri-II» egikaritze unitaterako babes akustiko bereziko zona deklaratzeko eta zonako plana onesteko proposamena.

Alkatetzaren 2017ko ekainaren 19ko 2.357/2017 Ebazpenaren bidez hau xedatu zen:

Rafael Olabarri Gortázar jaunak, 24.2-«Iturribarri-II» Egikaritze Unitateko itun batzarreko presidente gisa, egin duen proposamena kontuan izanik, Babes Akustiko Bereziko Zona bat deklaratzeko, egikaritze unitatearekin bat datorrena, eta Zonako Plan Bat onesteko, jendaurreko informazioko Izapidea hasiko da, hilabetez.

Izapide hori EAEko eta Bizkaiko aldizkari ofizialetan iragarriko da, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea aztertu eta alegazioak egin ahal izateko, eta dokumentazioa erakutsiko den lekua berariaz aipatuko da.

Dokumentazioa interesdunen esku dago, Hirigintzako Administrazio Arloan, Santa Klara eraikinean, Foru kaleko 6.ean, eta astelehenetik ostiralera kontsulta daiteke, 08:30etik 14:00etara.

Getxo, 2017ko ekainaren 26a.

Eskuordetuta (3988/2011 Dekretua, abuztuaren 1ekoa).

Hirigintza Administratibo Arloaren AOT,

ISABEL PERAL AGIRREGOITIA.


Azterketa dokumentala