Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3675

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko ekainaren 7ko Ebazpena, 17.0059.48.01.01.02(SH-51/17) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I482017000003448 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 8.3 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari jakinarazten zaio delako ebazpenak ez duela agortzen administrazio-bidea, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez, eta 39/2015 Legeko 121. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 4817005100154.

● Identifikazioa: 070817.

● Zenbatekoa: 6.251 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala