Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3672

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez epea jakinarazten baita egoki iritzitako oharrak egiteko, ingurumen-organoari balio dakizkion ingurumen-azterlan estrategikoaren irismen-dokumentua egiteko, Vitoria-Gasteizko Hirigintza Antolamenduaren Planaren egitura-aldaketari dagokionez, zeina nekazaritza- eta paisaia-balioa, nekazaritza-balioa eta nekazaritza-balio berezia duten eremuei baitagokie, Vitoria-Gasteizko Udalak sustatuta, aipatutako egitura-aldaketako ohiko ingurumen-ebaluazioaren prozeduran.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei (eranskina).

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten eta harentzat jakinarazpenaren balioa izan dezan. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus( Ingurumena ( Ingurumen-inpaktua (Hartu parte

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala