Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3668

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 192/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeari buruzko 192/17 espedientea bideratu da, Zakarias Annal-en aurka (Marokon jaioa 1993-08-13an; AIZ: Y2503402G; azken bizilekua: Aiztogile kalea 6, 1., Vitoria-Gasteiz). Espediente horretan, autoa eman da 2017-05-16an, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz:

"Zakarias Annal-ek gizartearen alde hogeita bost egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion (539-14-P-INSTR-B).

Egin bedi testigantza Vitoria-Gasteizko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Gasteizko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratuak; fede ematen dut."

Zakarias Annal-i jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2017ko ekainaren 16an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala