137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3661
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 461/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 461/2015 prozedura bideratu da, Luzinete Brandao de Sousa-k eskatuta, Juan Manuel Gomez Mecerreyes-en aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:
82/2017 EPAIA
Epailea: Veronica Ponte Garcia.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren zazpia.
Alderdi demandatzailea: Luzinete Brandao de Sousa.
Abokatua: Beatriz Barquin Torre.
Prokuradorea: Idoia Gandiaga Bergareche.
Alderdi demandatua: Juan Manuel Gomez Mecerreyes.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Idoia Gandiaga Bergareche prokuradoreak Luzinete Brandao de Sousa-ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Juan Manuel Gomez Mecerreyes-en aurkakoa. Horrenbestez, hau erabakitzen dut:
1.– Senar-emazteen dibortzioa, 2007ko apirilaren 20an Bilbon egin zuten ezkontzari dagokionez.
2.– Senar-emazteek eratutako ezkontzako ekonomia-sozietatea desegitea.
Kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko. Beraz, alderdi bakoitzak berak sorrarazitako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana.
Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi dagokion idaztagiria, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLren 456.2 artikulua).
EPAILEA
Eta epai honen bidez, behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatzen dut, Durangoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile Veronica Ponte Garciak.
(.....)
Argitalpena: aurreko epaia sinatu zuen epaileak irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkaria naizen aldetik, horren fede ematen dut.
Eta Juan Manuel Gomez Mecerreyes demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hamabian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.