Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3660

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 159/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 159/2017 apelazioa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Alderdi demandatzailea: Beatriz Romero Nieto.

Demandatua: Miguel Enrique Mundiña Muiños.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honela dio:

Ezesten dut María Teresa de la Cruz prokuradoreak Beatriz Romero Nietoren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gaineko 1330/01 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa, eta, beraz, epai hori sendesten dut. Kostuak errekurtso-egileari ezartzen zaizkio beren-beregi.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala