Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3659

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 3koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2017ko ekitaldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea amaitu dela, Elektrizitatea Ekoizteko Energia Berriztagarrien Bidezko Instalazioetan Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programari buruzkoak.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, 2017ko ekainaren 5ekoa, aipatutako Laguntzen Programaren oinarri arautzaileen onarpena, argitaratzea eta deialdia egin ziren.

Aipatutako Laguntzen Programaren 3. oinarrian xedatzen denari jarraikiz: «Diru-laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean, eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2017ko irailaren 15a izango da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2017. urteari lotutako diru-laguntzak emateko aurrekontua amaitu denez, 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Publiko egitea, 2017ko uztailaren 3ko datarekin, 2017. urteko ekitaldirako Elektrizitatea Ekoizteko Energia Berriztagarrien Bidezko Instalazioetan Inbertsioak Sustatzeko diru-laguntzen aurrekontua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2017ko uztailaren 3a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala