Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3654

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 30ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bitartez zabaldu eta berritzen baita Lea Artibai Ikastetxearen izendapena baimendutako profesionalak prestatzeko erakundea izan dadin.

Espediente-zenbakia: SEG/0019/2017.

AURREKARIAK

1.– 2017ko apirilaren 28an, Lea Artibai Ikastetxearen ordezkariak eskabidea aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko Ordezkaritzan, baimendutako profesionalak prestatzeko erakundearen izendapena zabaldu edo berritu dakion, espezialitate hauetarako:

– Iturgintzako instalatzailea (IA).

– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzaile-muntatzailea (IMT).

Gas-instalatzailea, IGB kategoria.

Gas-instalatzailea, IGC kategoria.

– Kargan fluordun hoztaileak dauzkaten hozteko sistemak dituzten ekipoak maneiatzea (GF1).

– Kargan 3 kg fluordun gas baino gutxiagoko hozgarria daukaten hozteko sistemak dituzten ekipoak maneiatzea (GF2).

2.– Eskatzaileak espedienteari egiaztagiriak erantsi dizkio, bertan adierazten baita erakundearen hasierako baimena eragin zuten egoerak, giza baliabideek eta baliabide teknikoek beren horretan dirautela, segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan xedatutako eskakizunak eta baldintzak eta gainerako arau aplikagarriak betetzeko xedez.

3.– Aurkeztutako agiriak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu ondoren, 2017ko maiatzaren 22an erakunde eskatzailearen instalazioak ikuskatu eta aldeko txostena eman zen, eta, 2017ko maiatzaren 23an, eskatutakoaren aldeko txostena egin du lurralde-ordezkaritzak.

Espedientea ebazterakoan, erreferentzia hauek egin eta kontuan hartu behar dira:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuta (2017ko apirilaren 21eko EHAA).

2.– Segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera izapidetu da espedientea.

3.– Egiaztatuta dago Lea Artibai Ikastetxeak badauzkala 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan adierazitako instalazioak, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan daudela.

4.– Horretaz gain, martxoaren 4ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa beteta, erakunde eskatzaileak betetzen ditu prestakuntzarako aitortutako erakundea izateko baimena lortzeko eskakizunak, baita bera zabaltzeko eta berritzeko eskakizunak ere.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Lea Artibai Ikastetxearen izendapena zabaltzea eta berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko erakundea izan dadin, espezialitate hauetarako:

– Iturgintzako instalatzailea.

– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzailea-muntatzailea.

– Gas instalatzailea, IGB kategoria.

– Gas instalatzailea, IGC kategoria.

– Kargan fluordun hoztaileak dauzkaten hozteko sistemak dituzten ekipoak maneiatzea (GF1).

– Kargan 3 kg fluordun gas baino gutxiagoko hozgarria daukaten hozteko sistemak dituzten ekipoak maneiatzea (GF2).

2.– Ebazpen honetako baimena izateko, ezinbestean bete behar dira eskabidean bertan adierazitakoak.

3.– Lea Artibai Ikastetxea inskribatzea Profesional Baimenduak Prestatzeko Aitortutako Erakundeen Erregistro Berezian, erregistro-zenbaki hau emanda: R.E.F.P.A. A-051 zk.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala