Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3651

951/2017 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez aldatzen da 675/2017 Ebazpena, 2017ko apirilaren 28koa, Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailearena, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Mikrobiologiako zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Ebazpen honek aldatzen du 675/2017 Ebazpena, 2017ko apirilaren 28koa, Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailearena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Mikrobiologiako zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten duena. Ebazpen hori argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 111. zenbakian, 2017ko ekainaren 13an eta Estatuko aldizkari Ofizialean, BOEn, 140. zenbakian, 2017ko ekainaren 13an. Eta jasotzen ditu lanpostua betetzeko deialdian parte hartzeko titulazioari eta esperientziari dagozkien baldintzak:

– Titulazioari dagozkion baldintzak: hautagaiek lizentzia-titulua eduki behar dute Medikuntza eta Kirurgian, Farmazian, Biologian, Kimika edo Biokimikan, eta espezialitatea Mikrobiologian eta Parasitologian, eta, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak ziurtagiria egina, homologatua eta baliozkotua egon behar dute.

– Esperientziari dagokion baldintza: hautagaiek, gutxienez, 4 urteko esperientzia izan behar dute Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatean.

Aurreko guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanpostua betetzeko deialdian, hautagaientzako baldintzak aldatzea titulazioaren eta esperientziaren eremuetan:

– Titulazioari dagozkion baldintzak: hautagaiek lizentzia-titulua eduki behar dute Medikuntza eta Kirurgian, Farmazian, Biologian, Kimika edo Biokimikan, eta espezialitatea Mikrobiologian eta Parasitologian, eta, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak ziurtagiria egina, homologatua eta baliozkotua egon behar dute.

– Esperientziari dagokion baldintza: hautagaiek, gutxienez, 4 urteko esperientzia izan behar dute Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatean.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko, 15 egun balioduneko epea zabalduko da berriz, dagokion aldizkaria ofizialean azken argitalpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrela, parte hartzeko eskabideak, baldintzak betetzeko egiaztapenak eta merezimenduak aurkeztu ahal izango dituzte hautagai berriek.

Hirugarrena.– Oro har, aurreko epean aurkeztutako eskabideak gordeko dira. Dena den, aukera ematen da aurretik aurkeztutako dokumentazioa osatzeko edo aldatzeko, eta baita, borondatez, hautagaitza bertan behera uzteko ere; betiere, ebazpen honek zabaltzen duen epearen barruan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan jasotakoaren arabera, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Euskal Herriko Aldizkariren edo Estatuko Aldizkari Ofizialaren azken argitalpenaren biharamunetik hasita.

Donostia, 2017ko uztailaren 10a.

Donostialdeko ESIko zuzendaria,
Delegazioz: (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala