Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3649

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako UEko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2017ko maiatzaren 12ko Ebazpenean (2017ko maiatzaren 23ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Iciar Aranegui Bartolomé izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: kargudunaren idazkaria (ikastegiak).

– Erref.: F 341.

– Eskala: administraria/administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 9.

– Maila: 18.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1994ko urtarrilaren 31.

– Langunea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako UE.

– Campusa: Araba.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko uztailaren 7a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala