137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3646
AGINDUA, 2017ko uztailaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta, horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Nicolás del Val Arregui jauna komunikazio-aholkulari izendatzea Lan eta Justizia Sailean (kodea: 5223; dotazioa: 11; maila: zuzendaria), Miguel Ángel Moreno Murga jauna aldi baterako ezindua dagoen bitartean.
Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.
Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko uztailaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da, izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan indargabetu daiteke.
Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 7a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.