134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3571
IRAGARKIA, 2017ko ekainaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.
Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak emandako ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).
Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2017-09-29. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:
Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 4817002700285.
Identifikazioa: 290917.
Zenbatekoa: 626,00 euro.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2017ko ekainaren 29a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.