134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3553
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 167/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (167/2016).
Demandatzailea: Andrea Gonzalez Zapiain.
Abokatua: Maria Aranzazu Dacosta Cacheda.
Prokuradorea: Ana Maria Iruretagoyena Zumeta.
Demandatua: Dario Leonidas Hernandez Pacheco.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-22an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Andrea González Zapiain andreak Dario Leonidas Hernández Pacheco jaunaren aurka jarri duen demanda, eta, ondorioz, behin betiko neurri hauek erabakitzen ditut [...]. Ebazpenaren testu osoa alderdiaren eskura dago, bulego judizialean.
Dario Leonidas Hernandez Pacheco demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Azpeitia (Gipuzkoa), 2017ko ekainaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.