134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3551
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 70/2017 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 70/2017 prozedura arrunteko apelazioa.
Errekurtsogilea: Afianza Servicios Jurídicos SL.
Abokatua: Agustin Jesus Aranguren Ilardia.
Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.
Alderdi errekurritua: Laga Bisuteria SL.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-28an. Hona hemen epaitza:
Ezesten dugu Afianza Servicios Jurídicos SLren ordezkaritza prozesalak jarritako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiak 2016ko azaroaren 28an –292/14 prozedura arrunteko autoetan– emandako epaiaren aurkakoa –hortik dator erroilu hau–; eta, hortaz, berretsi egiten dugu aipatu ebazpena, eta gora jotzeko honen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen.
Laga Bisuteria SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.