131. zk., 2017ko uztailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3486
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Markina-Xemeingo «Lea Artibai» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.
Markina-Xemeingo «Lea Artibai» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai Soc. Coop.» ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2017ko martxoaren 14ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri da, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48006051.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Lea Artibai».
Titularra: Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai Soc. Coop.
Helbidea: Xemein etorbidea, 19.
Udalerria: Markina-Xemein.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Batxilergoko 6 unitate kentzea.
Ikastetxearen osaera:
● Lanbide Heziketa:
○ Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
– «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Energia eta ura.
– «Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
– «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.
– «Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Instalazioa eta mantenimendua.
– «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Mekatronika Industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:
Kode zenbakia: 48019407.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Lea Artibai Batxilergoa».
Titularra: Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai Soc. Coop.
Helbidea: Xemein etorbidea, 19.
Udalerria: Markina-Xemein.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.
3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.