130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BARAKALDOKO UDALA
3477
IRAGARKIA, Barakaldoko Zonako Plan Orokorrak Jendaurrean Jartzeari buruzkoa.
2016ko abenduaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordio bidez (626/43/2016-4 zenbakidun akordioaren ebazpenaren hirugarren puntua), AAC Centro de Acústica Aplicada, SL enpresak egin duen Babes Akustiko Bereziko Eremuen (BABE) bost izendapenei lotutako Zonako Plan Orokorrak onartu aurretik, hilabeteko epean jendaurrean jartzea erabaki da, espedientera bildutako dokumentazioa edonork (pertsona fisiko nahiz juridikoa) aztertu, eta alegazioak aurkez ditzan.
Horretarako, iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. Dokumentazioa interesatuen eskura egongo da aldizkari ofizialetan lehenengo iragarkia argitaratzen den egunetik azkeneko iragarkia argitaratu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Ingurumen, Osasun eta Kontsumo Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Halaber, aipatu jendaurreko informazio epean, udal webgunean egongo dira Zonako Planak.
Barakaldo, 2017ko maiatzaren 9a.
Alkatea,
AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.