Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3475

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen Karguen Plegua jakinarazteko dena, zeinaren bidez zehapen-espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako Karguen Plegua zuzenean jakinarazteko helbide ezagunik ez dagoenez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat eskuragarri duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

3.– Ohartarazten zaio ezen, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko ekainaren 26az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2017ko ekainaren 26a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala