Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3467

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; horren bidez, 2017ko deialdiko nazioartekotzeko bekak ematen dira (1. fasea).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak (2016ko otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) nazioartekotzeko beken Beint programa arautu zuen.

Industriako sailburuordearen 2017ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez argitaratu da nazioartekotzeko bekak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia (2017ko otsailaren 10eko EHAA, 29. zk.).

Eskaerak aurkezteko 2017ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du programa arautzen duen aginduan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek 2017ko maiatzaren 25eko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, eta Beint nazioartekotzeko beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Nazioartekotzeko zuzendariak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faseko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Onuradunek nazioartekotzeko bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 15a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala