Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3461

872/2017 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, aldatzen da 1136/2015 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2014-2015eko enplegu publikoaren eskaintzaren deialdi bateratuan sartutako lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2014ko abenduaren 9ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2014ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen; 187 lanpostu eskaini ziren enplegu publikoaren eskaintzan, eta beste 187, barne sustapeneko hautaketa-prozesuetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2015eko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2015eko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen; 320 lanpostu eskaini ziren enplegu publikoaren eskaintzan, eta beste 320, barne sustapeneko hautaketa-prozesuetan.

Bi erabakien hirugarren atalean adierazten zen pertsonal estatutario finko eta barne-sustapeneko langile izaera eskuratzeko prozesuak era bateratuan garatuko direla.

2015eko otsailaren 23ko Erabakiaren bosgarren atalean ezartzen zen, hautatze-prozesuen arrazionalizazioaren eta eraginkortasunaren arrazoiengatik, deitutako plazak 2014ko enplegu publikoko eskaintzari dagozkion plazei gehituko zaizkiela, eta 2014 eta 2015 urteetako enplegu publikoko eskaintzak batera gauzatuko direla hautatze-prozesuko deialdi bakar baten bitartez; deialdi horretan bi eskaintzetako plaza hutsen kopuru osoa sartuko dira.

2015eko otsailaren 23ko Erabakiaren zazpigarren atalean ezartzen zen hautatze-prozesuak garatzeko ekintzen kudeaketa prozesuei dagozkien deialdietako oinarri orokorrek eta espezifikoek zehaztutakoarekin bat etorriz egingo direla.

Azkenik, 2014ko abenduaren 9ko Erabakiaren eta 2015eko otsailaren 23ko Erabakiaren zortzigarren atalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio deitutako hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko ardura, oinarri orokorrak eta espezifikoak kontuan hartuta, eta, era berean, haren esku uzten da deialdiak gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak ematea, barne sartuta deitu behar diren lanpostuak zehazteari buruzkoa, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeari buruzkoa, eta deialdien ebazpenari eta lanpostuen esleipenari buruzkoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1136/2015 Ebazpenaren bidez, 2014-2015eko enplegu publikoaren eskaintzaren deialdi bateratuan zer lanpostu sartuko diren zehazteko irizpideak ezartzen dira.

2015eko apirilaren 14an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren 3. Sekzioak 247/2015 Epaia eman zuen. Epai horrek ezetsi egin zuen Osakidetzak aurkeztutako apelazio-errekurtso bat, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak 2013ko uztailaren 30ean emandako 123/2013 Epaiaren aurka, eta epai hori berretsi zuen.

Aipatutako epaia betez, 2016an zehar, 2012ko Lekualdatze-lehiaketa zabaldu zen FE Familiako Medikua LMT eta FE Pediatriako Medikua LMT deialdietan. 2012ko Lekualdatze-lehiaketan eginiko jardueren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikorako Eskaintza zabaldu zen FE Familiako Medikua LMT eta FE Pediatriako Medikua LMT deialdietan. 2017ko maiatzaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko 247/2015 Epaiaren betearazpena amaitutzat eman zen.

2012ko Lekualdatze-lehiaketa eta 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintza zabaltzeak, aurreko paragrafoetan aipatutako epaiaren betearazpenetik eratorritakoak, eragina izan du FE Familiako Medikua LMT eta FE Pediatriako Medikua deialdietan, eta, zehazki, 2014-2015eko Enplegu Publikoaren Eskaintzan deitutako lanpostuak zein izango ziren erabakitzeko irizpideetan –hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1136/2015 Ebazpenean bildutako irizpideetan–, eta deialdi kaltetuetan aipatutako irizpideak zabaltzea eragin du.

Lehen azaldutakoaren eta indarrean dagoen legeriaren arabera, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1136/2015 Ebazpenaren bidez 2014-2015eko Enplegu Publikorako Eskaintzaren hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuak zein izango ziren erabakitzeko irizpide orokorrei honako irizpide hauek gehitzen zaizkie, txanda bakoitzean aplikatu beharreko hierarkia-ordenaren arabera:

1.1.– Txanda Irekirako deialdian (FE Familiako Medikua LMT eta FE Pediatriako Medikua LMT).

4.– 2017ko maiatzaren 5ean titularrik edo betetzen duen langilerik ez duten plaza hutsak.

5.– 2017ko maiatzaren 5ean, beharrezko zen kategorietarako, bitarteko langileek betetzen zituzten plaza hutsak, betetze-data zaharrenetik berrienera kontuan hartuta.

1.2.– Barne Sustapenerako deialdian (FE Familiako Medikua LMT):

4.– 2017ko maiatzaren 5ean titularrik edo betetzen duen langilerik ez duten plaza hutsak.

Bigarrena.– Ebazpen honetan 2014-2015eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako kategorietan deituko diren plazak zehazteko gehitu diren irizpideak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaiaren betearazpena amaitutzat ematen den datan aplikatuko dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala