130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3460
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 19koa, Segurtasuneko sailburuordearena, 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako behin betiko atxikipenak eta esleitutako zerbitzu-eginkizunak erabakitzen dituen Ebazpena Gurenet atarian noiz argitaratu den jakitera ematen duena.
Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Ikuskapen eta Oinarrizko eskaletako (C137) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, goragokoak eskumenak bereganatzearen bidez, zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C138) deialdia egin zuen 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren, Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandakoaren, hirugarren atalaren 2. zenbakian ezarritakoaren arabera (apirilaren 24ko EHAA, 77. zk.), eta apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoak, hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera, eta 14.2.d) artikuluak ematen dizkidan eskumenak gauzatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jakitera ematea 2017ko ekainaren 16an Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 16ko Ebazpena argitaratu dela, zeinaren bidez Ertzaintzako Ikuskapen eta Oinarrizko eskaletako zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen baitira, Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (apirilaren 24ko EHAA, 77. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JOSU ZUBIAGA NIEVA.