Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
3412

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Basque Industry 4.0» programak.

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiak ebazpen bat eman zuen 2017ko ekainaren 12an «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017», eta «Basque Industry 4.0» Laguntza Programen zuzenketei buruz, eta hauxe da ebazpen horren edukia:

Lehenengoa.– Ulertuko da «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Basque Industry 4.0» laguntza programen araudietan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari eginiko erreferentzia guztiak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eginak direla.

Bigarrena.– Akatsen zuzenketa hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala