127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3403
EDIKTUA, 181/2017 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: exequatur 181/2017.
Alderdi demandatzailea: Sylvia Monica Schulein.
Alderdi demandatua: Manuel Santos Bello.
Gaia: exequatur.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
295/2017 epaia, 181/2017 exequatur prozeduran emana. Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori Sylvia Monica Schulein demandatzailearen eta Manuel Santos Bello demandatuaren artean.
Manuel Santos Bello demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.