Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3400

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 690/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 690/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Guillermo Mendez Fernandez.

Abokatua: Susana Serrano Barrena.

Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.

Demandatua: Guadalupe Rosmery Somoza Munguia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-25ean. Hona hemen epaitza:

105/2017 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko apirilaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Guillermo Mendez Fernandez.

Abokatua: Susana Serrano Barrena.

Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.

Alderdi demandatua: Guadalupe Rosmery Somoza Munguia, auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

EPAITZA

Baiesten dut Iker Legorburu Uriarte prokuradoreak Guillermo Mendez Fernándezen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Guadalupe Rosmery Somoza Munguia-ren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, demanda bidezkoa dela deklaratzen dut. Hortaz, demandatuta kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 8.500 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak. Judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Guadalupe Rosmery Somoza Munguia demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala