127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3399
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 777/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (777/2015-K).
Alderdi demandatzailea: Maria Coronado Coronado.
Alderdi demandatua: Ruben Nelar Peredo Menacho.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 777/2015-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Ruben Nefar Peredo Menacho demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 31.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.