Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3396

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Aurrekariak:

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2017ko apirilaren 27ko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta Ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen balorazio- batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

Lehendakaria: Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

Bokalak:

– Ane Rodriguez Armendariz, edo haren ordezkoa.

– Daniel Castillejo Alonso, edo haren ordezkoa.

– Ismael Manterola Ispizua, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Dantzako laguntzak aztertuko dituen Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

Lehendakaria: Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

Bokalak:

– Filgi Claverie Michelena, edo haren ordezkoa.

– Ekaitz Unai Gonzalez Urretxu, edo haren ordezkoa

– Lide Arana Arregui, edo haren ordezkoa.

Hirugarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Donostia, 2017ko ekainaren 21a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.


Azterketa dokumentala