Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3390

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 2koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Vitoria 400/220 kV izeneko azpiestazio elektrikoa handitzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena, banaketara iristeko posizio berri bat instalatuz (7. posizioa), Vitoria-Gasteizko udal-mugartean (Araba).

Erreferentzia: 17722-PML-mmb.

Espedientea: 01-AT-E-2017-00010.

Red Electrica de España, SAU enpresak hala eskatuta, 17722 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde ordezkaritza honetan. Izan ere, enpresa horrek eskabide hau egin du: aipatutako instalazio elektrikoa instalatzeko administrazio-baimena ematea eta instalazioa burutzeko proiektua onartzea. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritako izapideak eta Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoa. 282/2002 Dekretuaren bidez, instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak hau,

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Red Electrica de España, S.A.U. enpresari instalazio hau jartzeko, eta proiektu hau onartzea: Vitoria 400/220 kV izeneko azpiestazio elektrikoa handitzea, 220 kV parkean 220/30 kV (AT-5) autotransformadore baterako posizio berri bat (7. posizioa) instalatzeko, banaketa-sarera iristea errazteko xedearekin.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldaketekin.

2.– Instalazioak abiarazteko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

3.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari, horrek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

4.– Udal- edo probintzia-eskumeneko baimen edo lizentziak eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoak alde batera utzi gabe eta horiek gorabehera ematen da ebazpen hau, eta eskatzailea ez du salbuesten horiek lortzeko betebeharretik. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 2a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala