126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3372
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 658/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 658/2016 prozedura bideratu da, Ainouna Trari-k eskatuta, Mohammed Chouair-ren aurka (auzigaia: dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira:
EPAITZA
Baiesten dut A.T.k Mohammed Chouair-ren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4795). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Mohammed Chouair demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren zazpia.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.