
121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3272
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzarena, B motako joko-enpresa operatzaile batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onestuak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da Amaia Iglesias Araujok 2017ko maiatzaren 3an egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, F201700248 zenbakiz erregistratu zena B motako enpresa operatzaile moduan. Hori guztia egiten da, hain zuzen ere joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek bi hilabeteko epean Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eska diezaioten zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela.
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 9a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.