Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3271

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 16ko Ebazpena, 01A001-11-2016 zehapen-prozedura administratiboa ebazten duena Telefónica de España, S.A.ri 100.000 euroko isuna jarrita publizitate engainagarria dakarren jokabidea izateagatik.

2017ko urtarrilaren 16ko Ebazpenak xedatzen du 100.000 euroko isuna jartzea Telefónica de España, S.A.U.ri, publizitate engainagarria dakarren jokabidea izateagatik, eta, zehapen osagarri gisa, isun horren berri jakinaraztea.

Zehazki, zehapen hori jarri zaio «Movistar Fusión» paketeen publizitatea egiteagatik, behin betiko amaierako prezioak jarrita, eta, ondoren, behin baino gehiagotan, publizitate horren babesean izenpetutako kontratuen prezioak igotzeagatik alde bakarrez eta inongo arrazoirik eman gabe. Jokabide hori tipifikatuta dago abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.c) artikuluan (6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena).

Zehapen hori irmoa izanik administrazio-bidean, haren berri ematen da, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 58. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 13a.

Ordezkotzaz (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko otsailaren 28ko Agindua; 2017ko martxoaren 17ko EHAA, 54. zk.).

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala