Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3270

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 84/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Silvia Peralta Morak jarritako 84/2017 prozedura laburtua, Hezkuntzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 10eko ebazpenaren aurkakoa, zeinak ezesten duen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenaren aurkako berrikuspen-errekurtso berezia, zeinaren bitartez ezesten baita Langileriaren kudeaketako zuzendariaren 2015eko ekainaren 4ko Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa, zeinaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasleen –Haur Hezkuntza espezialitatean– aldi baterako ordezkapenak egiteko ordezkogaien salbuespenezko zerrenda-irekieran argitara ematen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 7a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala